Arte plastikoen esparruko energia sortzaileak eta azken urteotan dinamismo berezia erakutsi duen arlo ekonomikoa "modu originalean" lotzeko asmoz, hitzarmena sinatu dute gaur goizean Juan Ignacio Perez
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak (argazkian, erdian) eta Santos Chacartegui Bizkaiko Moda enpresa elkarteko presidenteak (eskuinean). Bi erakundeen arteko lankidetzaren bidez, alde batetik, euren trebakuntza praktikoa handiagotzeko aukera izango dute
Arte Ederren Fakultateko (Agustín Ramos dekanoa ezkerrean) ikasleek eta, bestetik, unibertsitatea eta inguruko ehungintza-sektoreko enpresen errealitatearekin zuzen-zuzeneko harremana ezarri nahi da, sormenaren arloan diren azken joerak ezagutu eta elkartrukatuz. Bestalde, ahalik eta mailarik handienean, ikasleak Bizkaiko Modaren bazkide diren enpresetan hartzea da helburua, horiek erarik egokienean laneratzeko egin beharreko praktikak sustatuz eta areagotuz. Horretarako, lan-gune bakoitzak egoki zaizkion akordioak sustatuko ditu.