Barregura ematen didate zenbait talde ezkertzalek, aberrien aurkako mezua zabaltzen dutenean. Gizakiok banatzen omen gaituen guztia gaitzetsi guran, muga, bandera, himno eta halakoez txarto esaka ibiltzen dira. Nork bere hizkuntzaz jardutea ere ez zaie ondo begitantzen, hizkuntza hori espainola ez bada behintzat. Nork bere kulturaren alde egitea txarto ikusten dute, kultura hori zapalduta dagoenean batez ere. Bakoitzak bereari eustea gizakiak elkarrengandik urruntzea ei da eurentzat; desberdintasunak aldarrikatzea ez da ona langileriaren askapen borrokan. Azken batean, eskumazale petoek euskal abertzaletasunaz dioten gauza bera esaten dute: nazionalismoa bidaiatuz sendatzen dela, eta halako txorradak. Zein nazionalismo? Espainolena?
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!