Algortako Kepa Saratxaga, Aimar Hidalgo, Iera Lamas eta Endika Lejarzegik Marisa Aurre eta hainbat PPko kideen hautes-ekitaldi bat eragotzi eta hertsapena erabili zutelakoan Bilboko Zigor Arloko Epaitegiak erabaki zuen lau gazteen kontrako 6 hilabeteko espetxe eta ardura publikoetarako gaitasungabetze zigorra berretsi du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, Etengabe Uribe Kostako Amnistia Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez. Gertaera Algortako Telletxe plazan izan zen, 2000ko martxoaren 3an, Espainiako Kongresu zein Senaturako hauteskunde-kanpainaren barruan, alegia. Egun horretan, Marisa Arrue Madrilgo Kongresuko diputatua eta Getxoko zinegotzia esku-orriak banatzen zebilen alderdiko hainbat kidez inguratuta. Etengabe bitakoraren arabera, "20 pertsona inguru presoen argazkiak aldean zituztela bertara joan eta presoen aldeko oihuak bota zituzten".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!