Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 19a, 12:19
Iragan den astearteko 13:00etan jaso zuten kaleratze aginduak 24 ordutako epea finkatzen bazuen ere, 45 ordu pasatuta kultur agendako ekitaldiekin aurrera jarraitzen dute Igeltserako gazteek, tartean astearte gauean eta atzo goizean ertzainak bertatik pasatu zirela, eraikinean sartu gabe. Sopela eta Urdulizko gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, dagoeneko Iñigo Lamarca Arartekoarekin hitzordua eskatu dute baina oraindik ez dakite bilera hori noiz izango den. Atxikimenduak ere jaso dituzte, besteak beste, Sopela Aurrera ezker abertzaleko plataforma eta hainbat gazte asanbladena. Gaur, arratsaldean zehar, asanblada egingo dute gaztetxean eta baliteke astebururako protestaldiak antolatzea.
Bestalde, atzo 20 lagunek parte hartu zuten "Erresistentzia sarean" hitzaldian. Ekitaldia, gaztetxearen kanpoaldean burutu zen, Leioako Metabolik BioHackLab eta Indymedia Euskal Herriko kideek eskainita. Gaur, 19:00etan emakumeen mundu martxari buruz solasean arituko dira Bilgune Feministako kideak gaztetxearen kanpoaldean ere. Berriz, atzo eta hileko azkenera arte burutzeko zen Irlandaren inguruko erakusketa ez da egon ikusgai. Gaztetxearen egoerak baldintzatuta eta erakusketako materialek kalterik jaso ez zezaten egun zehatz batzuetan Sopela eta Urdulizko kaletan jartzea erabaki zuten gazteek. Era berean, oraindik ez dago konfirmatuta "Bloody Sunday" Irlandako gatazkari buruzko filma non eskainiko den.

Gaiaren inguruko berriak:

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak Igeltseran tinko jarraitzea erabaki du (2005 Mai 18)

Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete (2005 Mai 17)

Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun