Arrain hiruarantza antzina askoz hedatuta bazegoen ere, ibai eta erreken kutsadura, hondamena eta hiri-kanalizazioaren eraginez, Bizkaian gaur egun hiru lekutan baino ezin da topatu: Uribe Kostako Gobela eta Udondo ibaietan eta Barakaldoko Castaños ibaian. Arrain mota honen izena bere burua babesteko erabiltzen dituen hiru arantzetatik dator. Arraina txikia da, sei bat centimetrotako luzerakoa eta ibaien behe zonaldetan bizi da eta ur pixka bat gatzatuan ere moldatzen da. Araldian arrain hiruarantzak kolore gorrizka hartzen du.
Arrain horren aldeko sinadura bilketarako orria hemen (pdf) jeitsi daiteke. Behin beteta dagoela agirian agertzen den Izateren helbidera bidali behar da.
Argibide gehiagorako:
izate@hotmail.com
Barakaldoko