Internet eta bitakorei buruzko hitzaldia izango da arratsaldean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 19a, 19:33

Egizu! elkartearen ekimenez, Patxi Gaztelumendi gaztelumendi.org bitakoraren egilea eta Irratia.com-eko partaideak gaur goizean Itzubaltzeta / Erromoko kultur etxean luze eta zabal aritu da "Internet eta blogak euskaraz, zu eta ni" hitzaldian, 50 bat pertsonen aurrean. Arratsaldean, 20:00etan Aldai kulturgunean izango da Gaztelumendi. Saio horretan, Internetaren bidez Uribe Kostako hainbat bitakora ere ezagutaraziko ditu. Nabarmentzekoa da goizeko hitzaldian Nahikari Ayo Nire Begietatik bitakoraren egilea izan dela publikoaren artean.

Gaiaren inguruko berriak:

Blogak euskaraz, zu eta ni (Gaztelumendi.org)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun