Bizkaiko Ogasuna autoen salmentan egindako ustezko iruzurra ikertzen ari da Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 19a, 22:28

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko ikertzaileek operazioa abiatu dute, Ertzaintzarekin batera, Mungian (Zabalondo poligonoan) eta Erandion (Makro supermerkatuaren aparkalekuetan). Ikerketa iturriek jakitera eman dutenez, hainbat hilabete daramatzate kasua aztertzen, ibilgailuen salmentan Balio Erantsiaren Zergarekin iruzurra egiten dutela uste baitute. Aipatutako bi toki horietako aparkalekuetan zilindrada handiko 100 bat auto egoten dira salgai eta ikerketa iturriek uste dute denbora luzez BEZarekin iruzurra egiten aritu direla saltzaileak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun