Ekitaldiz beterik dator asteburua Berangora

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 20a, 11:38

Maiatzeko lehenengo asteburuan eman zitzaien hasiera Berangoko Udalak, herriko kirol eta kultur elkarteen laguntzarekin, antolatutako Kultur Jardunaldien zazpigarren edizioko ekitaldiei, ekaineko azken igandera arte luzatuko direnak. Asteburu hau bereziki oparoa izango da egongo diren jarduerei dagokienez. Ostiraletik igandera bitartean, pailazoak, futbol txapelketa eta beste hainbat kirol jarduera, musika emanaldiak, antzerkia eta haurrentzako jolasak egongo dira. Ekitaldiren bat aipatzekotan Anje Duhaldek (argazkian) larunbatean eskainiko duen kontzertua. Eskolako karpan izango da Kukuma taldearen ostean. Astelehenetik aurrera, berriz, "Eskolaz kanpoko margolaritza" (eskolako guraso elkartearen eskutik) eta "Mineralak eta fosilak" (Gorosti Naturtzale elkarteak antolatuta) erakusketan egongo dira ikusgai, hilaren 27ra bitartean, Berangoeta Kultur Etxean. Azkenik, ostiral horretarako, pilota partida eta "Pinotxo" antzezlana antolatu dituzte.

Jarraian asteburu honetako ekitaldiak:

Maiatzak 20, ostirala

18:00: Gari, Montxo eta Magoa pailazoak eskolan.
19:30: Ignacio Pascual I. Txapelketa futbol zelaian, Berango Futbol Taldearen eskutik.
23:00: Diskoteka-erromeria, ordu biak arte, Elexalden.

Maiatzak 21, larunbata

11:00: Ordu horretan abiatuko da eskolatik Berangoko Atletismo Taldeak antolatutako krosa. Herrian zehar izango da lasterketa.
12:00: Berango Txirrindulari Elkartearen eskutik, Elexalden egingo dute txirrindulari martxaren irteera.
19:30: Ignacio Pascual I. Txapelketa futbol zelaian.
19:30: ACADAE taldearen eskutik “Tres sainetes” helduentzako antzezlana Kultur Etxean.
22:00: Kukuma eta Anje Duhalderen kontzertuak eskolako karpan.

Maiatzak 22, igandea

12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, haur parkea eskolan.
17:00etatik 20:00ak arte, tailer kimikoak eskolan.
19:30: Ignacio Pascual I. Txapelketa futbol zelaian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun