Bertso-trama egongo da gaur iluntzean Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 20a, 13:13

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, bertsotan arituko dira gaur, Astrabuduako Josu Murueta Kultur Gunean, Jon Maia zumaiarra eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza (argazkian Bizkaiko txapela buruan, Xabi Paia algortarra atzean dagoela / Anboto) durangarrak. ETB1eko "Hitzetik Hortzera" saioa aurkezten duen Josu Goikoetxeak izango du ekitaldia zuzentzeko ardura, arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sartzea doakoa da, auditorioa bete bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun