Norabide bakarra ezarriko dute Algorta eta Getxoko hainbat kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 20a, 20:33

Ibilgailuen trafiko baldintzak hobetu eta bidearen ezaugarri geometrikoetara egokitzeko asmoz, norabide bakarra ezarriko dute Algortako Arkotxa eta Getxoko Itsasondo, Matxitxako, Urbasa eta Jauregialde kaleetan, "beharrezkoa" dela uste dutelako, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Aipatutako neurria maiatzaren 24tik, asteartetik aurrera egongo da indarrean. Aldaketa hauek hasiera batean eragin ditzaketen eragozpenak direla eta, barkamena eta auzotarren laguntza ere eskatu dute Getxoko Udaletik.

Kale horietako ondoko zatietan izango du eragina neurriak:

- Arkotxa kalean, Miguel Beaskoa eta Foruak kaleen artean.
- Itsasondo kalean, Altube kalerako norabidean Matxitxakorantz.
- Matxitxako kalean, Itsasondo kalerako norabidean Urbasarantz.
- Urbasa kalean, Matxitxako kalerako norabidean Altuberantz.
- Jauregialde kalean, Urbasa kalerako norabidean Artagarantz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun