Plentzia eta Bilboko hiru gazte atxilotu dituzte taberna batean lapurtzen ari zirela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 20a, 22:24

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 22 eta 27 urte bitarteko Plentzia eta Bilboko hiru bizilagun atxilotu ditu gaur goizaldean Ertzaintzak, ustez, Bizkaiko hiriburuko Arbolantxa kaleko taberna batean lapurtzen ari zirela. Polizia iturriek emandako datuen arabera, 5:30ak aldera jaso dute abisua eta, bertara joandakoan, establezimenduaren aurrean aparkatutako furgoneta eta, antza, zelatan zegoen lagun bat atzeman dute ertzainek. Pertsiana bortxatuta zegoela ikusita, susmagarria identifikatzera abiatu dira polizia agenteak. Taberna barruan beste bi lagun aurkitu dituzte.

Ibilgailuaren barruan ustez lapurtutako kutxa erregistratzailea eta tabernara sartzeko erabilitako tresnak topatu ditu ertzainek, polizia iturriek adierazitakoaren arabera. J.E.H., E.B.E. eta A.S.M. dira atxilotutakoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun