Maiatzaren 12tik 15era bitartean, Bilbao Exhibition Centren egin zen "Expovacaciones" azokan lortutako emaitzak "pozez" hartu dituzte Erandio (argazkian, Mikel Arieta-Araunabeña udalburua), Barakaldo, Santurtzi eta Trapagarango alkateek. Lau udalerri horiek "Minervion" izeneko erakustoki berezian bat egiten zuten bertan. Uribe Kostako herrian gaur goizean emandako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 1.845 lagun parte hartu zuten standean egindako zozketetan, Erandioko Tahona Uribek 800 bat txorizo-mokadu eman zituen, 980 bisitarik parte hartu zuten sardina eta txakoli dastaketan, beste 1.225ek jan zuten marmitakoa, 640k euskal pastela eta, azkenik, 1.340 pertsonek gozatu zuten indaba-janaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!