Asteartera arte dago Ibilaldirako Berangoko autobusean izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 21a, 14:04

Berangoko Kultur Etxeak antolatuta, datorren maiatzaren 29an, igandea, goizeko 10:00etan autobusa irtengo da Berangoetatik Durangora (itzulera 21:00etan). Bertan, "Eman bostekoa" lelopean Ibilaldia ospatuko du Bizkaiko Ikastolen Elkarteak. Ikuskizunen artean Kauta, Urgabe, Tapia eta Leturia, Ene Bada, Luhartz eta Betizuren abestiak, Durango Rugby Taldea, Aviron Baiona eta Athleticen nesken taldearen partidak, Bizkaiko bertsolari gazteen eta Xabier Amuriza, Iratxa Ibarra eta Fredi Payaren bertsoak, umeentzako jolasak eta abar izango dira. Izena eman daiteke Kultur Etxean bertan, horretarako epemuga datorren maiatzaren 24a izango dela. Lau euro ordaindu beharko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun