Zuzentzaile ortografikoa amaraunean erabilgarri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 23a, 20:07
Ordenagailu askotan egongo da honezkero Xuxen programa. Orain, berriz, amaraunean jarri dute, munduko edozein lekutatik, gauden tokian gaudela, euskaraz idatzitako edozein idazkiren ortografia txukun eta xuxen idatzi ahal izateko. Zuzentzaile ortografikoen helburua da idatzitako testuen akats ortografikoak detektatu eta zuzentzea, ahalik eta modu eroso zein eraginkorrenean. Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa, Eusko Jaurlaritzari esker, jadanik sistema eragile eta bulegotika-programa askotarako dago eskuragarri, baina ez da aukera guztietara heltzen. Hedapen horretan beste urrats bat emateko, Xuxen Interneteko orrialde batetik erabiltzeko aukera gauzatzea izan da gure xedea.
Egoera hauek izan ditugu gogoan, gure sistema garatzerakoan:

- Ordenagailuan dudan sistema eragile edo bulegotika-programarentzat ez dago Xuxen bertsiorik.
- Ordenagailuan ez dut egin nahi Xuxen arruntak eskatzen didan instalazioa.
- Ez naiz ari nire ordenagailuan, eta ordenagailu honetan zuzentzailea ez dago eskuragarri.
- Web gune batean ari naiz testua idazten.

Egoera horien guztien aurrean, oso lagungarria izan daiteke web sistema bat eskura izatea.

Iñaki Arantzabal - Eleka
http://www.eleka.net/

Gaiaren inguruko berriak:

Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa sarean jarri dute (2005 Mai 13)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun