Bolognako hitzarmenaren aplikazioaren kontrako lanuzteak izango dira bihar EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 23a, 23:45

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluak eta Ikasle Abertzaleak sindikatuak bi ordutako lanuzteak, 12:00etatik 14:00etara deitu dituzte biharko EHUko eskola eta fakultate guztietan. Protestaldi horren iturburua 1998an sinatutako Bolognako Prozesuan (pdf) dago. Izan ere, 2010ean indarrean sartuko bada ere, Europako Goi-Mailako Hezkuntza Esparrua (EGHE) dagoeneko ezartzen ari da EHUn Unibertsitate Irakaskuntzarako Kredituak Ezartzeko Plangintzaren bidez. Bihar, Bolognako hitzarmenaren aldeko, kontrako zein kontrako sutsuak diren ikasle taldeek bat egingo dute "gutxiengo irakurketa" baten inguruan: "EHUn hitzarmena gaizki aplikatuko" dutela eta gainera "ikasleen ahotsa entzun gabe eta kontuan hartu gabe" egingo dutela. Ikasleen Kontseiluaren arabera, "ikasleriak jakin gabe eta dekanoen, zuzendarien eta sailburu askoren oposizioarekin" martxan jartzen ari da plangintza. Horren aurrean, errektoretzaz gain, ikasleria eta irakasleriaren partaidetza bermatuko duen zentro bakoitzeko ikerketa batzorde bana zabaltzea eskatu du ikasleen erakundeak. Leioako campusean 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Errektoretzaren aurrean.

Gaiaren inguruko berriak:

Hezkuntzaren pribatizazioaren aurka, eskola publiko baten alde, Bologna Prozesua geldi dezagun manifestua (2005 Mar 07) - Ikasle Abertzaleak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun