Ertzaintza dagoeneko Igeltsera gaztetxean sartu egin da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko maiatzaren 24a

Goizeko 7:00etan sartu da Ertzaintza Igeltsera gaztetxearen barrura, 07:45ean Mecanica de la Peña lantegi zaharrean goizeko txandan sartzekoak ziren Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako kideek UKBERRIri telefonoz jakinarazi diotenez. Gazteen arabera, ertzainen presentzia oso handia da Igeltsera industrialdean eta gaztetxearen barruan. Gazte asanbladako kideen esanetan "erresistentzia pasiboa" erabili dute gaztetxearen barruan zein kanpoan zeuden gazteak eta orain jende gehiago kontzentratzen ari da Igeltserako inguruetan. Oraindik ez da jakina gaueko txandan zenbat kide zeuden ezta sarrera zelan burutu den. Era berean, SUGAkoek ez dute uste atxiloturik dagoenik eta Uribe Kostako gazteria bertaratzeko deitu du "erasoaren" aurrean protesta egiteko. Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikina apirilaren 16an okupatu zuten eta hilabete bat beranduago berau 24 ordutan uzteko agindua jaso zuten gazteek. Ordutik hona Ertzaintza hainbat aldiz hurbildu da baina desalojatzeko agindu gabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun