Ertzainek adierazi dutenez, behean dauden bi azpikontratetako langileak dira finkara sartzeko baimena daukaten bakarrak; batzuk igeltsero enpresa batetako beharginak, eta besteak, segurtasun enpresakoak. Gazteen hitzetan, gaztetxea "hormatzea" da horiei eman dieten agindua. Hala ere, ez dira lanekin hasi oraindik.
Mehatxuak
Orain denbora gutxira, polizia autonomikoko kaboa hurreratu da behean dauden gazteengana, "langileei ezer ez botatzea esan diezaietela teilatuan daudenei", SUGAko kideek UKBERRIri adierazi diotenez. Antza, txistua botaka eta behera jairtitzeko txindorrak batzen omen zeuden goikoak. Holakoren bat gertatuz gero, "hilketa saiakera" leporatuko zietela esan die polizia agenteak, beti ere gazteen hitzetan. Horretaz gain, "goiko bat fitxatuta" zegoela eta "marroi guztia berak jango zuela" aipatu omen die. Gerta ala ez gerta, goiko guztiak identifikatu beharko dituztela jakinarazi die Ertzaintzaren kaboak. Bitartean, Igeltsera gaztetxea "defendatuko" dutela adierazi dute SUGAkoek, eta Bizkaiko Foru Aldundiko baten bati deitzeko eskatu dietela ertzainei, negoziatzeko asmoz. Gazteek aipatu dutenez, egingo zutela erantzun diete polizia agenteek, baita inor etorriko denik ez dutela uste ere.
Gaiaren inguruko berriak:
Pertsona bat dago oraindik Igeltsera gaztetxeko teilatuan
Ertzaintza dagoeneko Igeltsera gaztetxean sartu egin da
Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak (2005 Mai 19)
Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak Igeltseran tinko jarraitzea erabaki du (2005 Mai 18)
Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete (2005 Mai 17)
Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)
Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)
Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)
Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)
Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)
Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)
Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
            
            
        
        
            
Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak UKBERRIri jakinarazitakoaren arabera, goizeko zazpiak aldera agertu dira, Igeltsera gaztetxean, Ertzaintzaren Brigada Higikorreko lau furgoneta. SUGAkoek adierazi dutenez, "gazte bat lurrera bota eta kolpatu, eta beste bat kaskoarekin jo dute". Brigada Higikorrekoak joan eta bertan geratu dira furgoneta eta patruila auto bana. Ordu t'erdi beranduago, berriz, trenbidetik gerturatu eta teilatura igo da gazte laukote bat, okupazioaren aldeko laranja koloreko banderak eskuan. Bestalde, 7:00etan "inor desalojatu izanik" ezeztatu dute ertzainek. Polizia agenteek esandakoaren arabera, "ordu horretan inortxo ere ez zegoen barruan". "Finkan inor sartzen ez uztea" da daukaten agindua. Bitartean, 50 bat gazte daude Igeltserako inguruetan protestan, Ertzaintzaren aurrean. "Herri bat gaztetxe bat" eta "El proximo gaztetxe en la casa de Ibarretxe" (Hurrengo gaztetxea Ibarretxeren etxea) oihuak dira nabarmenak.