Bostgarren gazte bat igo da teilatura

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko maiatzaren 24a

Oraintxe bertan, Igeltserara UKBERRIk bidalitako kazetariak jakinarazi duenez, hezi batetik sartu eta gaztetxeko teilatura igo da bostgarren gazte bat, behean zeudenen txaloen eta oihuen artean. Bitartean, badirudi lanak egiteko materiala sartzen ari direla, antza, guztia hormatzeko asmoz. Izan ere, Arbiotxan enpresako kamioi bat dabil inguruan. Teilatuan daudenak bertan egonda lanekin hasiko diren galdetuta, "baietz" erantzun diete behean dauden gazteei beharginek, oraindik bostgarren laguna goian ez zegoela; "horiek ateratzea ertzainen kontua dela" gaineratu dute. Dirudienez, lanak hasteko aginduaren zain daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun