"Lehenengo borrokaldia irabazi" egin dute Igeltsera gaztetxekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 24a, 15:19
Beharginak joan eta bost minutura alde egin du Ertzaintzak Igeltsera gaztetxetik, 12:00etan. Hala ere, aurretik tentsio uneak bizi izan dira polizia agenteen eta inguruetan zeuden gazteen artean. Teilatura igotzen saiatu diren beste bi lagunak harrapatu eta gero, gazteak atea blokeatu dute badaezpada ere bi lagunak eramango zituztelakoan. Tartean, "Las tropas de Ibarretxe desalojan los gaztetxes" (Ibarretxeren tropek gaztetxeak desalojatzen dituzte), "Alcalde de Urduliz da la cara" (Urdulizko alkatea aurpegia eman) eta antzeko oihuak bota dituzte. Ondoren, beste albo batetik sartzen saiatu dira hainbat neska-mutil. Istiluen kontrako materiala hasi dira ateratzen orduan ertzainak. Ostean, errepidea mozten hasi dira banan-banan gazteak eta bertatik kendu egin dituzte polizia agenteek, jipoituko zituztela mehatxupean. Azkenean, alde egin dute ertzainek. Istiluak istilu, goiza "positiboa" izan da Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak egindako lehenengo balorazioan. "Gure presioengatik edozer gerta zitekeela ikusi eta alde egin dute. Lehenengo borrokaldia irabazi dugu", azpimarratu dute SUGAkoek. Gertatutakoa salatzeko manifestazioa deitu dute gaur 20:00etarako, Sopelako udaletxetik abiatuta.
Bestalde, ertzainek epailearen agindua zeukatela esan arren, goiz osoan erakutsi ez dutela salatu dute Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako kideek. "Ez dugu uste ezta zeukatenik ere", gaineratu dute.

Sopela eta Urdulizko gazteek zein Ezkerraldeko eta Eskumaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak "emandako erantzunarekin pozik" agertu dira SUGAko kideak. "Guztion erresistentziaren bidez lortu dugu Igeltsera gaztetxea defendatzea", gaineratu dute. Hala ere, gaurkoaren ostean pozik egon arren, "tentuz" ibiltzea komeni dela ohartarazi dute gazteek. Izan ere, Burdinola gaztetxean ere "Ertzaintzak atzera egitea" lortu zuten lehendabizikoan. 2002ko ekainaren bukaeran bota zuten bi hilabeteren ostean.

Gaiaren inguruko berriak:

Seigarrena eta zazpigarrena ezin izan dira teilatura igo

Bostgarren gazte bat igo da teilatura

Lau dira orain Igeltserako teilatuan dauden gazteak

Pertsona bat dago oraindik Igeltsera gaztetxeko teilatuan

Ertzaintza dagoeneko Igeltsera gaztetxean sartu egin da

Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak (2005 Mai 19)

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak Igeltseran tinko jarraitzea erabaki du (2005 Mai 18)

Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete (2005 Mai 17)

Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun