Arriluzeko kaiatik txalupan abiatu dira Ibaizabal gora 12:30ak aldera Uribe Kostako 35 bat emakume, Bilgune Feminista eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Koordinadorak deituta. Portugaleten izan dira 13:00etan, bertan Ezkerraldeko emakumeak batzeko eta guztiak batera Bilbora ailegatzeko Mundu Martxarekin batera. Lur Moragues Saitua Bilgune Feministako kidearen esanetan, "kristoren giroa" dago txalupan, eta jende guztia Bilbora hurbil dadin gonbidatu du, hiriburuan emakumeen eskubideak aldarrikatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.