Jendartea 2005-05-25 02:44

Igeltseraren desalojo saiakeraren argazkiak sarean jarri dituzte Gaztesarea eta UKBERRIk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Xirika aldizkariaren bidez lortutako akordio bati ezker, atzo goizean UKBERRI.NETek Igeltsera gaztetxea husteko saiakeran ateratako hainbat argazki on-line daude dagoeneko Gaztesarea.net webgunean. Gazte atarian asteartean ateratako argazkien artean aukeratutako 12 irudi topa daitezke, ikusi eta jaisteko. Izan ere, momentuz, UKBERRIk ez dauka argazki galeriarik, eta hori dela eta nazio mailako atari gaztera bideratu ditu irudiak. Etorkizunean, gutxienez copyleft izaera daukan webgune honek galeria propioa izan arte, litekeena da Gaztesareara igortzea Uribe Kostan gertatzen diren ekitaldien argazkiak. Aipatutako irudiak hemen ikus daitezke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa