Gazteei "jaramonik ez" die egin Sopelako alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 25a, 15:29

Imanol Garai alkate sopeloztarrarekin izan dira (argazkian) Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako kideak. Hala ere, topaketa horretatik lortutako emaitzak "ez dira batere positiboak izan". SUGAkoek UKBERRIri adierazi diotenez, Igeltsera gaztetxearen inguruko auziari buruz "ezertxo ere ez" zekiela eta joateko esan die gazteei Garaik, "bere lana oztopatzen ari zirela eta". Horretaz gain, gazte asanblada "herriaren adierazgarri" ez dela bota die alkateak, gazteek salatu dutenez, eta horrelako arazoetan sartzea aurpegiratu die "Sopelan bertan kiroldegia eta udal azpiegitura ugari edukita". SUGAkoen esanetan, "Igeltsera Urdulizen dago, beraz, ez dagokit niri", izan dira Garairen azken hitzak. Bizkaiko Foru Aldundiak berak gaztetxea dagoen orubea udalerri bien artean dagoela aipatzen du idatzietan. "Lanean jarraitu behar zuela eta", bertan utzi ditu gazteak.

Gaiaren inguruko berriak:

Igeltserako sarrera bi eta leiho bat ia hormatu dituzte jada

Dorrean 3 kide tinko daudela, Ertzaintzak Igeltserako 15 lagun aske utzi ditu "berotu ondoren"

Igeltsera gaztetxean sartu egin da Ertzaintza gaur ere

Igeltseraren desalojo saiakeraren argazkiak sarean jarri dituzte Gaztesarea eta UKBERRIk (2005 Mai 24)

Ehun bat gaztek salatu dute Igeltseraren aurkako "erasoa" (2005 Mai 24)

"Lehenengo borrokaldia irabazi" egin dute Igeltsera gaztetxekoek (2005 Mai 24)

Seigarrena eta zazpigarrena ezin izan dira teilatura igo (2005 Mai 24)

Bostgarren gazte bat igo da teilatura (2005 Mai 24)

Lau dira orain Igeltserako teilatuan dauden gazteak (2005 Mai 24)

Pertsona bat dago oraindik Igeltsera gaztetxeko teilatuan (2005 Mai 24)

Ertzaintza dagoeneko Igeltsera gaztetxean sartu egin da (2005 Mai 24)

Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak (2005 Mai 19)

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak Igeltseran tinko jarraitzea erabaki du (2005 Mai 18)

Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete (2005 Mai 17)

Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun