Orain dela bi urtetik hona Getxo Bizia Hautes Batzordeak Ezker Batua-Berdeak taldeko Aitor Lafuenteri emandako zinegotzi kargua aldarrikatzen aritu da. Bere aldetik, EB-Bk bere bigarren jesarlekua defendatu du, DHondt legea baztertzekotan eta zinegotziak sistema proportzionalaren arabera banatuko balira zinegotzi postu hori beraientzat izango litzatekeelako. EB-Berdeak taldeak 2004ko azaroan getxoztarren postontzietara bidalitako esku orrian aipatutako argudioaren arabera, Getxo Biziak zinegotzi bat eduki beharko luke, eta Aralarrek ere beste bat botoen %5eko muga ezarriko ez balitz, bestela Getxo Biziak bi ordezkari beharko lituzke. Ezker Batuaren argudioaren arabera Eusko Alkartasunako Jose Ramon Bilbao eta PPko Rafael Moreno izango lirateke ez dagozkien jesarlekuen jabeak.
Gaiaren inguruko berriak:
Azkoitian posible da, Getxon ere bai (2005 Eka 29)
Herriaren borondatea gauza guztien gainetik (2005 Eka 20)
"Apartheid egoera" salatuko dute udal hauteskundeen bigarren urteurrenean (2005 Mai 25)
Eskubide zibil eta politikoen alde - Christian Reinicke / Getxo Biziako kidea (2005 Api 16)
Apartheidaren aurrekontuak - Christian Reinicke / Getxo Biziako kidea (2005 Urt 07)
Zarraoak ez dio Getxo Biziari hitz egiten utzi (2004 Abe 30)
Hemezortzi hilabete apartheid (2004 Abe 10)
Zinegotzirik ez duela "lapurtu" erantzun dio Getxo Biziari EB-Berdeakek (2004 Aza 16)
Ezker Batuako zinegotziari "presionatzea" egotzi dio Getxo Biziari PPk (2004 Urri 06)
Herriari dagokiona orain - Christian Reinicke / Getxo Biziako kidea (2004 Urr 04)
Maiatzaren 28ko Udal Batzarra (2004 Mai 31)
Apartheid politikoa urtebete beranduago (2004 Mai 24)
Udal hauteskundeen urteurrenean, ez ohiko batzarra eskatu du Getxo Biziak (2004 Mai 20)