Teilatuan zeudenak dorrera bueltatu dira eta beste hiru lagun batu zaizkie

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 25a, 21:00
Igeltsera atzealdean dagoen dorretik gaztetxeko teilaturaino jaitsi eta hamar minutura, atzera egin behar izan dute goiz osoan Mecanica de La Peña barruan daramaten hiru gazteak. Izan ere, lagun horiek beraiek UKBERRIri jakinarazi diotenez, eraikin barrutik sartu dira ertzainak eta teilaturaino igo dira, baina "pasabide eskasa ikusi" dutenez ez dituzte gazteak dorreraino jarraitu. Geroago, beste hiru kide igo dira bertara, besteei jakiak eta ura eramanez. Inguruetan, 30 bat gaztek jarraitzen dute goian daudenei animoak ematen, beste taldetxo batek 20:00etarako Sopelako udaletxetik abiatuko den manifestazioa prestatzen duen bitartean. Dagoeneko gaztetxe eta kontzertugunerako sarrerak eta beheko solairuko hiru leihate hormatu dituzte beharginek.
Dorrean dauden gazteek UKBERRIri baieztatu diotenez, "teilatuko uralita oso egoera txarrean dagoelako" ez dute aurrera egin ertzainek. Bestalde, "primeran" daudela adierazi dute, besteak beste, zukua eta fruta igo dizkietelako beste hiru lagunek. "Bertan beharrezkoa den denbora egoteko prest" daudela jakinarazi dute. Gainera, "oso erraza" ikusten dute Igeltserako teilatura berriro bueltatzea.


Segurtasun enpresakoek bertara eramandako txakurra zertarako erabili duten galdetuta, "lau hankatako txakurrak zein bikoak berdinak dira" gazteen hitzetan. "Berdin dio bat, bi, hiru... txakur ekartzea, horrela ez dute ezertxo ere konponduko", gaineratu dute. Izan ere, "Sopela eta Urdulizko gazteek horrela nahi badute, gaztetxea berriro zabaldu dadila bermatzeko" daudela goian, adierazi dute. Baita eurek ez dutela erabaki hori hartuko ere, behean daudenek osatutako asanbladak baizik.

Ertzaintzaren jarrera ere salatu dute dorreko gazteek, negoziazio zikin diktatoriala" erabiltzen ari direla esanez. "Jaisten zarele ala jaisten zarete. Hori da negoziatzeko daukaten modua", azaldu dute. Horregatik guztiagatik ez direla joango aipatu dute, "batez ere goizeko lehenengo orduetan teilatuan zeuden 15 lagunei emandako tratua eta gero". Bestalde, hormaketa lanen argazkiak egiten ari zela, UKBERRIko kazetaria mehatxatu du Ertzaintzako operatiboko sargentuak, "burua hautsiko diola" esanez.

Gaiaren inguruko berriak:

Dorretik Igeltserako teilatura igaro dira hiru gazteak

Igeltseran herriko gazte gutxi ibiltzen direla dio Urdulizko alkateak

Dorrean tinko jarraitzeko asmoa iragarri dute hiru lagunek

Sopelako alkatearekin hitzegiteko konpromisoa hartu du Urdulizkoak

Auto ilara luzeak eragin dituzte gazteek

Gazteei "jaramonik ez" die egin Sopelako alkateak

Igeltserako sarrera bi eta leiho bat ia hormatu dituzte jada

Dorrean 3 kide tinko daudela, Ertzaintzak Igeltserako 15 lagun aske utzi ditu "berotu ondoren"

Igeltsera gaztetxean sartu egin da Ertzaintza gaur ere

Igeltseraren desalojo saiakeraren argazkiak sarean jarri dituzte Gaztesarea eta UKBERRIk (2005 Mai 24)

Ehun bat gaztek salatu dute Igeltseraren aurkako "erasoa" (2005 Mai 24)

"Lehenengo borrokaldia irabazi" egin dute Igeltsera gaztetxekoek (2005 Mai 24)

Seigarrena eta zazpigarrena ezin izan dira teilatura igo (2005 Mai 24)

Bostgarren gazte bat igo da teilatura (2005 Mai 24)

Lau dira orain Igeltserako teilatuan dauden gazteak (2005 Mai 24)

Pertsona bat dago oraindik Igeltsera gaztetxeko teilatuan (2005 Mai 24)

Ertzaintza dagoeneko Igeltsera gaztetxean sartu egin da (2005 Mai 24)

Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak (2005 Mai 19)

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak Igeltseran tinko jarraitzea erabaki du (2005 Mai 18)

Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete (2005 Mai 17)

Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun