Ostegun honetan (maiatzak 26) goizeko 12:00etan, Leioako Lamia AEK euskaltegian (Luis Bilbao Libano 8, behea) aurkeztuko da jendaurrean Maritxu Teilagorri jai herrikoien aldeko Leioako taldea. Maritxu Teilagorrik Leioako Jai Batzordeak hainbat urteotan egindako lanaren uzta eta erreleboa hartuko du. Aurkezpen horrekin batera, ekainaren 23tik 26ra ospatuko diren Leioako Sanjuanetako jaien hainbat ekitaldi iragarriko dira bertan. Era berean, gaurtik jaietara arte burutuko diren bestelako ekitaldien berri ere emango da bertan. Horrekin batera, txosnagunearen kokapenari buruzko azken albisteak eskainiko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.