Herritarrei egindako 350 galdeketek eta Behargintzaren erabiltzaileei egindako 250ek agertu dutenez, euren enpresa martxan jartzeko laguntzaren bila bertara hurbildu diren ekintzaileen balorazioa langabetuena baino hobeagoa da, azken hauena ere bataz bestekoaren gainetik izan arren, Landaren hitzetan.
Ekintzaileen %85ak zerbitzuaren iritzi ona du, langabetuen %65aren aldean. Gainera, ekintzaileen %51ak eta langabetuen %34ak positibotzat jotzen du Getxoko Udalak gai honetan aurrera eramaten ari den jarduera. Ekintzaileak ematen zaien harrerarekin eta hezkuntzarekin ere daude pozik, baina ez horrenbeste jasotako informazioarekin. Inkestaren ondorioei lotuta, Getxoko herritarrek hoberen ezagutzen dutena zentro horrek eskaintzen duen trebakuntza (%40) da, ondoren Behargintza bera (%39) eta enpresei emandako dirulaguntzak (%36).
Nagusien Etxea
Itzubaltzeta / Erromoko Nagusien Etxeko 225 erabiltzaileei egindako galdeketek erakusten dutenez, "horiek oso pozik daude eskaitzen zaien zerbitzuarekin", Landak adierazi duenez. Galdetutako zerbitzu guztien gainean %90tik gorako poztasun maila agertzen dute, hala nola, gimnasia, kafetegia, ileapaindegia, podologia, ikastaroak eta hitzaldiak eta txangoak bezalako jardueretan. Datu hauen arabera, podologia Presidentzia zinegotziaren ustez seguruenik zerbitzua erabili nahi dutenak asko direlako, eta ekintzak egiteko gunea dira hobetu beharreko zerbitzuak.
Zentro horretan, galdetutako erabiltzaileen erdiak uste du Getxoko Udalak hirugarren adineko hiritarrak atenditzeko "behar beste baliabideak" ipintzen dituela, nagusiki eskatzen dutena etxe-laguntza eta mugikortasuna errazteko neurri gehiago direla.
Getxoko Udaltzaingoa
Azkenik, udalerriko 350 bizilagunei eta zerbitzuaren 250 erabiltzaileei telefonoaren bitartez egindako inkestek agerian uzten dutenez, "Udaltzaingoak herritarren espektatibak zelan edo halan betetzen ditu", Landak azaldutakoaren arabera, eta gehien baloratutako gaiak hiritarren segurtasuna eta alkoholemia kontrolak dira. Txarrenak, ordea, pintadak eta animalien ganeko kontrolak. Honen aurrean, zerbitzua erabiltzen dutenen iritzia gainontzeko herritarrena baino hobeagoa da eta "gora egin du gainera", itxaronaldia eta auzien konponketa, profesionaltasuna, erakutsitako interesa, arreta ematerakoan arin eta adeitsu jokatzeari dagokienez.
Presidentzia zinegotziaren esanetan Udaltzaingoaren zerbitzuaren gaineko espektatibak betetzen direla uste dutenak gehiengoa dira eta, bestalde; tarte handia dago, oro har, herritarrek uste dutena eta erabiltzaileen balorazioaren artean, bigarren talde honena hobeagoa baita.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxoko Udalak herritarren iritzia ezagutzeko egindako inkesten arabera, udalerriko bizi-kalitatea urtez urte hobetzen ari da (2005 Mai 20)