Igeltsera gaztetxe hustu berriaren defentsan konzentrazioa egingo dute arratsaldean Sopelan udalbatzarra baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 26a, 12:58

Biharko manifestazioa deitu dute 20:00etan Sopelako udaletxetik abiatuta. Bizkaitar eta euskal herritar guztiei egin diete dei horretan parte hartzeko

Ertzaintzaren oldarraldi bortitzak sakabanatu zituen atzo Igeltsera gaztetxeko neska-mutilak. Azkenean goian zeuden gazteak jaistea lortu zuten ezinezkoa zelako goian jarraitzea. Polizia agenteek pilotakadak jaurti zituzten haien aurka eta egindako beroaren erruz erdi desidratatuak zeuden. Azkenean ura igotzea lortu zuten horrela beste hiru gazte igoz. Baina kanpoaldean egon ziren istiluen ondorioz, ertzainak despistatu egin ziren eta hortik jaistea lortu zuten gazteek. Gero menditik gora ospa egitea lortu zuten, Gaztesareak jakinarazi duenez. Hala ere, gazteek ez dute etsi eta elkarretaratzea deitu dute gaur 19:00etan Sopelako udaletxean, ordu erdi beranduago egingo den udalbatzarra aurretik. Biharko, berriz, manifestazioa egingo dute "Igeltsera gaztetxea bizirik! Gaztetxea lortuko dugu!" lelopean. "Desalojoaren aurka, Ertzaintzaren bortizkeriaren aurka, gaztetxeen alde eta gazte aisialdiaren alde" egin dute deia. Manifestazioa Sopelako udaletxetik abiatuko da, 20:00etan, eta bizkaitar eta euskal herritar guztiei egiten die dei horretan parte hartzeko Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak.

Gaiaren inguruko berriak:

Oldarraldien ostean, dorrean eta Igeltserako teilatuan zeuden sei gazteak behean dira jada (2005 Mai 25)

Gazteei oldartu zaizkie ertzainak, baita argazkilariei ere (2005 Mai 25)

Igeltserako teilatura itzuli dira hiru gazte (2005 Mai 25)

Teilatuan zeudenak dorrera bueltatu dira eta beste hiru lagun batu zaizkie (2005 Mai 25)

Dorretik Igeltserako teilatura igaro dira hiru gazteak (2005 Mai 25)

Igeltseran herriko gazte gutxi ibiltzen direla dio Urdulizko alkateak (2005 Mai 25)

Dorrean tinko jarraitzeko asmoa iragarri dute hiru lagunek (2005 Mai 25)

Sopelako alkatearekin hitzegiteko konpromisoa hartu du Urdulizkoak (2005 Mai 25)

Auto ilara luzeak eragin dituzte gazteek (2005 Mai 25)

Gazteei "jaramonik ez" die egin Sopelako alkateak (2005 Mai 25)

Igeltserako sarrera bi eta leiho bat ia hormatu dituzte jada (2005 Mai 25)

Dorrean 3 kide tinko daudela, Ertzaintzak Igeltserako 15 lagun aske utzi ditu "berotu ondoren" (2005 Mai 25)

Igeltsera gaztetxean sartu egin da Ertzaintza gaur ere (2005 Mai 25)

Igeltseraren desalojo saiakeraren argazkiak sarean jarri dituzte Gaztesarea eta UKBERRIk (2005 Mai 24)

Ehun bat gaztek salatu dute Igeltseraren aurkako "erasoa" (2005 Mai 24)

"Lehenengo borrokaldia irabazi" egin dute Igeltsera gaztetxekoek (2005 Mai 24)

Seigarrena eta zazpigarrena ezin izan dira teilatura igo (2005 Mai 24)

Bostgarren gazte bat igo da teilatura (2005 Mai 24)

Lau dira orain Igeltserako teilatuan dauden gazteak (2005 Mai 24)

Pertsona bat dago oraindik Igeltsera gaztetxeko teilatuan (2005 Mai 24)

Ertzaintza dagoeneko Igeltsera gaztetxean sartu egin da (2005 Mai 24)

Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak (2005 Mai 19)

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak Igeltseran tinko jarraitzea erabaki du (2005 Mai 18)

Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete (2005 Mai 17)

Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun