Getxoko Eskulagintza Azoka hasiko da bihar, eta 113 artisauk 22 eskulan mota erakutsiko dituzte hiru egunetan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 26a, 20:18

Getxoko Eskulagintza Azokak bihar zabalduko ditu ateak eta igandera bitartean luzatuko da. Guztira 113 artisauk hartuko dute parte, ohi bezala, Areetako Xake plazako 2.500 metro koadroko karpan (99 artisau) eta Ibaiondo kalean kokatutako gastronomia gunean (14 artisau). Azoka 11:00etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 21:30ak arte egongo da irekita, eta sarrerak 2,50 euroko prezioa izango du. Beran hainbat espezialitate erakutsiko dira, besteak beste, beira, larrua, metala, harria, papera, bitxigintza edota galdaragintza. Aurten, Euskal Herri osotik helduriko eskulangileez gain, León, Madril, Bartzelona, Asturias, Zaragoza, Kordoba, Ciudad Real, Soria, Toledo, Huesca, Pontevedra, A Coruña, Kantabria, Lleida eta beste hainbat tokitatik helduriko eskulangileak ere ikusi ahal izango dira. Horrela, jendeak ezagutzen dituen produktuak lor ditzake, baita hain ezagunak ez direnak eta eskulagintza beste era batera ulertzeko bidea ematen dutenak ere. Aurten, gainera, Irlandatik, Portugaldik, Italiatik eta Frantziatik etorritako artisauek hartuko dute parte azokan.

Horren guztiaren bidez, azoka ikustera doazenek bilatzen ari direna lor dezakete azoka eta, gainera, eskulanek duten berme eta erakargarritasunarekin. Kalitate handiko produktuak lortu ahal izango dituzte azokara doazenek, bai eskuz eginda daudelako bai eta egiteko erabili dituzten materialak kalitate handikoak direlako ere. Produktu hauek bakarrak dira, ez dituzte bi produktu berdin inon aurkituko.

Ohi bezala, bi lehiaketa izango dira azokan: stand eta diseinu lehiaketak. Produktuen kalitatea eta postuen aurkezpena eta apaindura hobetzeko eskulangileek egiten duten ahalegina saritzen dute hauek, hain zuzen ere. Horrekin batera, urtero erosleen artean egiten den zozketa ere egingo da aurten, eta zerbait erosten duten bisitarien artean eskulagintza produktuak zozkatuko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun