Gizon bat zauritu zen atzo Itzubaltzetan furgoneta bat eta bi autoren arteko talkaren ondorioz

Gizonezko bat zauritu zen atzo arratsaldean Itzubaltzeta / Erromon furgoneta batek eta bi autok elkarren artean jo zutenean, DYAko iturriek jakinarazi dutenez. Auto-istripua 15:30ak aldera gertatu zen Gobelaurre kalean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik hiru ibilgailuek elkarren artean talka egin zutenean. Kolpearen ondorioz, 53 urteko A.R.Q. Sestaoko gizonezkoak pronostiko erreserbatuko zauriak izan zituen, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten bertan senda zezaten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun