Herriko etxeen aurrean kontzentratzeko deitu du Batasunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 26a, 20:34

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko bozeramailea gaur goizeko 1:30ak aldera espetxeratu izana salatzeko eta PSOEri balizko normalizazio eta bake prozesua eragoztea leporatzeko, gaur 20:00etan "Orain herria, orain bakea" lelopean, PSE-EEko egoitzak diren herriko etxeen aurrean kontzentratzeko deia egin du Batasunak. Uribe Kostan, alderdi sozialistak sei egoitza ditu Erandio, Getxo, Leioa eta Sopelako udalerrietan. Argazkian (Orain.info), Arnaldo Otegi Anoetako proposamena aurkezten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun