Hiru atal ditu ikuskizunak. Lehenengo biak arratsaldean egingo dira, 17:00etik aurrera. Gaztelubide kaletik abiatuta, auzoan zehar egiten den kalejiran, beste pertsonaia batzuk bilduko dituzte dantzen bitartez, Marik eta Sugarrek. Hirugarren zatian, berriz, suaren inguruan dantzatuko dute bildutako pertsonaia guztiek, 22:30ean Kultur Aretoaren aurrean egingo den gaueko akelarre handian. Aurten 26 urte betetzen ditu Maskaradak.
Lamiaren kondaira
Prudentzia alargunaren semea marinela zen. Urrunean itsasontziren bat ikusten zuenean, semea etorriko zen esperantzaz Ondizen zuen etxetik Abra ingurura jaisten zen. Halako batean, betiko legez, semea agertu ez eta tristuraz beteta etxerako bidean hil egin zen. Kondairak dioenez, Lamia bihurtu zen.
Urtero bezala, Lamiako auzoko kaleak hartuko dituzte, maiatzaren azken ostirala den gaurkoan, Marik, Akerrek, Ingumak eta beste hainbat pertsoi mitologikok; San Maximo jaien barruan. 17:00etatik aurrera eta gaua bitartean, magiaz beteko dituzte Leioako inguru horretako txoko guztiak. Lamiako dantza taldearekin batera jaio zen 1978an maskarada. Ordutik hona, Euskal Herriko mitologiaren antzezpena egiten dute, urtetik urtera, maiatzaren azken ostiralean. Alde batetik, jentil mitologiaren eta inposatutako kristautasunaren arteko borroka uztartzen dute. Eta bestetik, auzoari berari izena ematen dion Lamiaren istorioa. Aipatzea ere Kale Artisten