Atzo eman zitzaien hasiera Erandio Goikoan ospatzen diren Gorpuzti jaiei eta igandera arte, maiatzak 29, luzatuko dira. Kresala taldearen eskutik izan zuten lehenengo gaupasa egiteko aukera bertan bildutakoek. Izan ere, auzo horretako Gorpuzti jaietako gaupasak ezagunak dira eta jende ugari biltzen da bertara, batez ere eguraldiak laguntzen badu. Bitartean, saiheski errea dastatzeko aukera egongo da gaur 19:00etatik aurrera; igel, futbolin eta zaku lehiaketak egingo dituzte gainera. 23:30ean, berriz, Amaiur taldeak eskainiko du erromeria eta, ondoren, disko gaua egongo da.
Hurrengo egunetako egitaraua:
Maiatzak 28, larunbata
11:00 Umeentzako jolasak: puzgarriak.
15:00 Herri bazkaria: paella 500 lagunentzat. Ostean, mus txapelketa.
18:00 Beteranoen futbol partida Arteaga zelaian: Apurtuarte-Balmaseda.
19:00 Dantza erakustaldia Goi Alde dantza taldearekin.
23:30 Gau pasa, EGAN eta Luartz.
Maiatzak 29, igandea
12:00 Jaunartzeak.
17:30 Herri kirolen erakustaldia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.