Presoen estatus politikoaren alde zazpi kontzentrazio egingo dira arratsaldean Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 27a, 10:50

Etxerat elkarteak hilabetero azken ostiraletan deitutako mobilizazioari erantzunez zazpi kontzentrazio burutuko dira Uribe Kostan gaurko egunean. Protesten leloa "Isolamendu Politikoaren kontra, Estatus Politikoaren alde, euskal presoak Euskal Herrira!" izango da. Ohikoa denez, kontzentrazioak honako lekuetan egingo dira: Leioa: Boulevarrean, 20:00etan; Areeta: Xake enparantzan, 20:00etan; Algorta: Telletxen, 20:00etan; Berango: Gudari enparantzan, 20:00etan; Sopela: Udaletxeko plazan, 20:00etan; Urduliz: BBVA bankuaren aurrean, 20:00etan; Armintza: bus geltokiaren aurrean, 19:30ean. Bestalde, arratsaldean ere, presoen aldeko taloak egongo dira Algortako Amnistia tabernan eta Leioako Kurkudi Herriko Tabernan 20:00etatik aurrera.

Gaiaren inguruko berriak:

Etxerat: maiatzaren azken ostirala
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun