Igeltsera gaztetxean egindako lana Sopelan kaleratu du SUGAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 28a, 18:49

Sopelako auzokideei Igeltsera gaztetxean kultura herrikoiaren alde egindako lana erakusteko gaur jaialdia eskaintzen ari dira Sopela eta Urdulizko gazteak. Horrela, goizeko 12:00etatik udaletxearen ondoko “anfiteatroan” Igeltserako hamar tailerrek ingurua hartu dute, umeentzako jolasak burutu dituzte eta bi erakusketa ikusteko aukera dago, Irlandako gatazka politikoa eta Saharako herriari buruzkoak, alegia. Ekimena arratsaldeko 18:00etan amaituko da, tartean bazkaltzeko sardinada egin dutela. Era berean, sabel tristerik izan ez dadin txokolate jana prestatzen ari dira askaltzeko. Ondoren, SUGAko kideek Ezkerraldera joko dute, desalojo mehatxupean dagoen Barakaldoko gaztetxearekin elkartasunean. Argazkian, atzo SUGAk egindako manifestazioaren irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun