Oraindik badago aukera Itzubaltzetatik Ibilaldira zuzenean joateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 28a, 18:57
Itzubaltzeta / Erromoko Gazte Enbata konpartsak antolatuta, bihar, goizeko 9:00etan lau autobus irtengo dira Sabeco supermerkatutik Durangora. Azken unera itxaroten ibili dena oraindik badu autobus hauetan izena emateko aukera, izan ere, 20 bat leku badaude albiste hau idazterakoan. Autobus txartela 6,50 eurotan eros daiteke Branka herriko tabernan. Durangon, "Eman bostekoa" lelopean Ibilaldia ospatuko du Bizkaiko Ikastolen Elkarteak. Ikuskizunen artean Kauta, Urgabe, Tapia eta Leturia, Ene Bada, Luhartz eta Betizuren abestiak, Durango Rugby Taldea, Aviron Baiona eta Athleticen nesken taldearen partidak, Bizkaiko bertsolari gazteen eta Xabier Amuriza, Iratxe Ibarra eta Fredi Payaren bertsoak, umeentzako jolasak eta abar izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun