Olokausto bostkote euskaldunak bere webguneko bisita liburuan onartu duenez, "Olokausto hil egin da!, snif!", baina, dena den, oraindik Olokaustoren kantak zuzenean entzuteko aukera izango da: "orain Karrasko (Aitor Karrasko, Olokaustoren baxua eta ahots nagusia) Iñigorekin (Iñigo Garcia, bateria) eta Mentxirekin ("Erditzera goaz" maketan ahotsak egiten lagundu ziena) Kuenta Atras deitzen den talde berri batean dago eta Olokaustoren kantaren bat abesten dute zuzenean".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!