Erandioko enpresa batean kalte handiak izan dira sute baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 30a, 23:01

Asuako Carretillas 2000 enpresak su hartu du 16:00ak aldera, olio-bidoi batzuk erre direnean, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Lehenengo informazioen arabera, ez dago zauriturik, baina sortu den ke beltza handiaren eraginez Asua-Erletxes kaleko etxebizitzen auzokideak desalojatu behar izan dituzte. Era berean, enpresa trenbidearen ondoan kokatuta dagoenez, Bilbo eta Txorierriren arteko zerbitzua eten du Euskotrenek. BI-634 errepidea ere moztu dute, Sangoronizko gurutzebidearen altueran, Vasco Press agentziak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak zabaldutako datuen arabera, La Avanzada auzoan aurkitzen den Carretillas 2000 enpresa, olio-bidoi batzuek su hartzearen ondorioz erre da. Suhiltzaileek dagoeneko su garrak itzaltzea lortu dute, jadanik kalte handiak eragin direnean. Sutea ikusgarria izan da eta bere ondorioz, ke beltz handia sortu da Carretillas 2000 enpresaren kanpo aldean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun