Astelehenera arte dago aukera Iñaki Deunaren Jaietarako kartela aurkezteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 31a, 11:36

Uztailaren 28tik 31ra, Algortan ospatuko diren Iñaki Deunaren jaien irudia izango dena aukeratzeko, kartel lehiaketa antotatu dugu. Beranduenez, ekainaren 6an, ordubata baino lehen entregatu beharko dira lanak, Algortako Kultur Etxean (Villamonte). Data hori igarota, Jai Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein den irabazlea eta horrela jakinaraziko dio horri. 300 euro jasoko ditu jaietako kartel gisa aukeratua izango denaren egileak. Saritu gabeko kartelak, berriz, egileei itzuliko zaizkie. Gogoratu baita maiatzaren 9an izango dugula hurrengo bilera, Villamonteko kultur etxean, 19:30ean. Beraz, anima zaitezte eta parte hartu! (Irudian, igazko kartela).

Kartelen ezaugarriei dagokionez, 70 x 50 zentimetroko (ez-etzana) neurria eduki beharko dute aurkeztutako lanek, euskarri gogorrean edo paper gainean. Gaia librea bada ere, "Algortako Iñaki Deunaren Jaiak 2005", "uztailak 28-31" eta "Jaietan ere euskaraz!" dira jarri beharreko esaldiak. Kartelaren atzekaldean ezizen bat jarriko da, kartelarekin batera emango den gutun-azalaren kanpokaldean ere jarrita egongo dena. Gutun-azalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, besteak beste. Baliabide informatikoak erabili izatekotan (eta edozein kasutan ere) komenigarria litzateke CD bat aurkeztea kartelarekin batera horren irudi digitalizatuarekin.

Algortako Iñaki Deunaren Jai Batzordea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun