Bapiruke udaleku irekiak badatoz!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 31a, 14:51

Getxo udalerriko haurren (5-12 urte) artean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, aurten ere udaleku irekiak antolatuko ditu Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Algorta eta Itzubaltzeta / Erromon egingo dira, hiru txanda guztira: ekainaren 23tik 30era, uztailaren 1etik 15era eta azken hilabete horren 18tik 29ra. Lehenengoak 42 euroko prezioa izango du euskara taldeko bazkideentzat eta 55 euro bazkide ez direnentzat. Bigarren eta hirugarrenak, berriz, 80 eta 105 eurokoa, hurrenez hurren. (Salneurria txanda bakoitzari dagokio). Ekainaren 10era arte (goizean) egongo da izena emateko epea. Beraz, animatu eta gozatu udaz euskaraz!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun