Euskal Bizikleta dela eta, trafiko aldaketa ugari egingo dituzte egunotan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 31a, 16:20

Eibarren hasiko da bihar, ekainak 1, Euskal Bizikleta eta Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku, Ondarru, Lekeitio, Ibarrangelu, Gernika, Mundaka, Bermeo, Bakio, Armintza, Plentzia, Barrika, Sopela, Urduliz, Butroe, Plentzia berriro igaro ostean, Sopelan izango du helmuga lehendabiziko etapak. Txirrindulariak 16:45ak aldera bertara heltzea aurrikusten dute antolatzaileek, lasterketari 17:20ak inguruan amaiera emateko. Ostegunean, berriz, irteera neutralizatua egingo dute, 12:50etik aurrera, Sopelan zehar (Sabino Arana, Akilino Arriola, Iberre, Gatzarriñe, E. Urrutikoetxea, Olabide), Urdulizera bidean. Hain zuzen ere, lasterketa dela eta, hainbat neurri hartu ditu Sopelako Udalak. Besteak beste, goratutako oinezkoen pasabideak arindu eta Sabino Arana kaleko zuloak kentzen ari dira txirrindulariek istripurik izan ez dezaten. Horretaz gain, kale horretan zaramontziak kendu eta trafiko aldaketa ugari izango dira egun hauetan udalerrian.

Guzti hauek modu egokian seinaleztatuta egongo direla ohartarazi dute udal arduradunek. Horiek errespetatu eta Euskal-Bizikletako antolatzaile eta Ugeraga txirrindulari taldeko kide, Gurutze Gorria, DYA, udaltzain eta ertzainen oharrak arretaz jarraitzea eskatu diete herritarrei.

Aparkatzea debekatutako kaleak:

Maiatzaren 31ko 7:00etatik ekainaren 2ra:
- Akilino Arriola, taxiak gelditzen diren zatia.
Ekainaren 1eko 7:00etatik ekainaren 2ko 13:30era:
- Loroño.
- Sabino Arana.
- Artatza, Sipiri eta Sabino Arana artean.
- Sertutxa, Sabino Arana eta Laubide arteko atari bikoitietan.
- Laubide, Laubide eta Sertutxa arteko bihurgunean.
- Akilino Arriola, Sabino Aranatik San Pedro elizako errotondara arte.
- Gatzarriñe, Iberre eta Gatzarriñe kaleko 19. ataria artean.
- Enrike Urrutikoetxea, Gatzarriñe eta Olabide artean.
- Olabide, Enrike Urrutikoetxeatik Lizarreko aparkalekuetara arte (metro geltoki ondoan).
- Kurene, 6. ataritik Akilino Arriolara arte.
- Landabe, 8. ataritik Enrike Urrutikoetxeara arte.
- Sipiri, Ripa eta Loroño artean, azken honetarako bidean.

Moztutako kaleak:

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an:
- Sabino Arana eta Akilino Arriola arteko gurutzagunea (ekainaren 1ean eta 2an itxita).
Ekainaren 1ean:
- Sertutxa Sabino Arana bidean (lasterketa bitartean).
Ekainaren 1ean eta 2an:
- Loroño, Sipiri gurutzagunetik aurrera (lasterketa bitartean).
- Sabino Arana (lasterketa bitartean).
- Artaza, Sabino Arana arteko zatian (egun bietan).
- Akilino Arriola: Elizatik Landabe gurutzagunera arte (lasterketa bitartean) / Landabetik Sabino Arana arte (bi egunetan).

Garraio publikoa eta zamalanak:

Herritik ibili bitartean baino ez du izango eragina garraio publikoan lasterketak. Zamalanei dagokienez, horiek ekanaren 1eko goizan eta ekainaren 2an 13:30etik aurrera egitea gomendatzen dute.

Aparkatzeko behin-behineko eremuak:

- Arabeta-Urkoko parkinga.
- Metro aurrean, Gatzarriñe kalea.
- Eleizbide kaleko parkinga.
- Lizarre eta Olabide kaleak.
- Zaldu gunea: Haizeder, Artadi, Larrondogane Bide eta Antzar Portu kaleak.

Trafiko aldaketak Sopelako sarbideetan:

Ekainaren 1ean, 15:00etatik 19:00etara, eta ekainaren 2an, 10:00etatik 13:30era, Sopelan sartzeko bideetan eragina izango du lasterketak. Hori dela eta honako gomendioak eman dituzte udal arduradunek:

- Urduliz > Sopela: Zalduko bidea hartzea: Garbiguneko errotonda - Zaldukampo - Artadi- Zapatarietxe - Sipiri - Loroño.
- Berango > Sopelana > Urduliz: Ohiko bideak edota aurretik adierazitakoa alderantziz egitea. Lasterketa bitartean auto iladak sortuko direla ohartarazi dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun