Atzo hasi eta ekainaren 4ra bitartean, Aste Berdea izenburupean, hainbat jarduera antolatu dituzte Berangon, ingurumenari eta naturari ere lekua egiteko asmoz, aurtengo Kultur Jardunaldietan. Besteak beste, ingurumenaren gaineko tailerrak eta marrazketa lehiaketa prestatu dituzte Kultur Etxean, egunero, 17:00etatik 20:00etara. Azken egunean, berriz, jaialdia ospatuko dute eskolan edo frontoian. Puzgarriak, tailerrak, txirristak, marrazketa-lehiaketaren sari banaketa, etab. egongo dira bertan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.