Merkataritza jasangarria du ardatz Erandioko Aste Berdeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 31a, 19:43

Merkatalgune handiak alde batera utziz, tokian tokiko saltokien alde egitea hartzen du helburutzat Erandioko Aste Berdeak. Hori dela eta, Udalak berak antolatutako Merkataritza Jasangarriaren aldeko Jardunaldien barruan kokatzen da ekimena. Horren gaineko lehenengo hitzaldia atzo bertan egin zen Altzagan; gaur errepikatuko da Astrabuduako Josu Murueta Kultur Gunean, 19:30ean. Parte hartzen dutenei eguneroko erosketetan behin eta berriro erabili ahal izateko kotoizko poltsa oparituko diete. Bihar, berriz, merkatariei egongo da zuzendua Josu Muruetan egingo den hitzaldia; merkataritza eta ingurumena eta birziklapenean dendariek zelan lagundu dezaketen jorratuko dira, 20:15etik aurrera.

Dendariek zein bezeroek birziklapen jasangarriaren gainean gehiago ikasteko aukera izango dute ekainaren 2an eta 3an, 19:30etik aurrera egingo diren hitzaldietan, Altzagan eta Astrabuduan, hurrenez hurren. Azkenik, hainbat lantegi egongo dira larunbat eta igande goizean, udaletxeko zein Astrabuduako Atxe Bidea plazetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun