Biotz Alai abesbatzak klandestinitatean grabatutako diskoak udazkenean kaleratuko ditu berriz CD batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 31a, 21:38

Luis Maria Retolaza eta Juan Ajuriagerra EAJko burukideek eskatuta 1976ko urrian, Parisen grabatu zituen “Abertzaleen Euskadi Abestaldia” izenpeko bi diskoen abesti debekatuak garbitzen, “grabazio orijinala ez dugulako”, eta abesti gehiago prestatzen lanean dihardu Algortako abesbatzak. Biotz Alaiko kideek aurreko egunean “Deia” egunkariari jakinarazi ziotenez, udazkenean 1.000 CD kaleratuko dituzte, 2.000 ale banatu ziren 1976ko diskoen kantak zein abesti berriak bilduz. CD berriak Getxoko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren babesa izango du. Irudian, abesbatzak egindako muntaia Portu Zaharra atzean duela.

Mario Porset abesbatzako kidea eta Txema Batarrita Biotz Alaiko presidenteak esandakoaren arabera, EAJk Peru Garate abesbatzako kidearen bidez 1976ko maiatzean Biotz Alaiko lagunei “euskal abesti abertzale batzuk” Parisen grabatzea eskatu zien. Abesbatzak erronka onartu zuen eta urrian autobusez Hendaiara abiatu ziren haietako 40 baino gehiago. Bertan, Mikel Isasi erbesteratutako Eusko Jaurlaritzako kideak harrera egin zien eta Pariseraino lagundu zituen trenez. Parisen, Pathé-Marconi diskoetxearekin grabatu zituzten, bi “single”. Antza, Parisen negozioak zituen pilotari ohi batek ordaindu zituen diskoak.

“Abertzaleen Euskadi Abestaldia” bildumako bi diskoek “Eusko gudariak”, “Batasuna”, “Adio Euskal Herriari”, “Jeiki, jeiki” eta “Euzko mendigoizaleak” bezalako kantak zabaldu zituzten, ahots euskaldunek eta musikari aljeriarrek egindako lanaren uzta. Porset aitortu duenez, “musika dagoeneko Aljeriako orkestra batek grabatuta” utzi zuen eta dena “oso entseatuta zegoenez” bi saioetan grabatu zuten. Gaur egun 1976ko abentura bizi zutenen erdia hilda dago.

Udazkenean kaleratuko den CDak bi diskoen azalak hartuko ditu oinarri diseinurako: Leizaola eta Agirren erretratuak ikurrina baten gainean eta garaipen ikurra Euskal Herriko mapa eta ikurrinaren gainean. Era berean, abesti gehiago izango dira, besteak beste, “Euskal Herriko” edo “Anaiak gara”. CDaren aurrekontua 6.000 eurokoa da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun