15.000 bat pertsona hurbildu da Getxoko Eskulangintza Azokara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 31a, 21:46

Iragan den asteburuan Areetako Xake plazan ospatu zen XXII. Getxoko Eskulagintza Azokak 15.000 bat pertsona erakarri zuen, antolakuntzak eman dituen datuen arabera. Iñaki Garate azokako arduradunak “nazioarteko parte hartzeari” leporatu dio arrakasta. Izan ere, “nazioarte mailako azoka izan nahi duen” Getxokoan Irlanda, Portugal, Italia, Frantzia, Kuba, Asturies, Gaztela, Galizia edota Herrialde Katalanetako artisauak topatu ahal izan ziren 100 saltokien artean, Euskal Herriko artisauekin batera. Azokak emandako sari nagusia, halere, etxean gelditu zen Bilboko Errekalde auzoko Fernando Ortegari egokitu baitzitzaion, Inauterietan eta euskal mitologian oinarritutako buztinezko xake xelebrea egiteagatik. Bigarren saria kanpora joan zen Asturiasera, Juan Ramon Voladok egindako zilarrezko lepokoa nabarmenduz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun