Udaltzaingoarekin dauden arazoak azaltzeko eskatu dio Zarraoari PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 31a, 23:23

Getxoko PSE-EE udal taldeak Iñaki Zarraoa alkatea Langileria Batzordean agertzea eta "Udaltzaingoaren kolektiboan" ematen den "egoera" azaltzea eskatu du. Luis Almansa talde sozialistako bozeramailea afera premia biziko kontua delakoan dago, "hiritarren segurtasunarentzat kaltegarria" izan daitekeelako. Udaltzainen eta Getxoko Udalaren arteko lan gatazkaren ardurak banatzean ez du zalantzarik izan Zapateroren alderdiak: "alkate jaunaren jarrera batzuek ez dute negoziazioa eta elkarrizketa laguntzen" esan du Almansak. Argazkian, udaltzainek Getxoko udaletxe aurrean egindako protestaldi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun