Erakusketak, modu batean, kirol honek azken urteotan izan duen bilakera ere erakusten du, UKtik jakinarazi dutenez. "Argazkietako protagonistak eskualdeko skater enblematikoak dira, euretako batzuk gainera gaur egun profesionalak dira. Gogoratu behar da Getxo eta inguruko herriak skatearen harrobi handia izan direla", diote Uribe Kostako aldizkariko arduradunek.
Carlos Terreros estatuko skate argazkilaririk onenetakoa da eta horren froga dira hainbat aldizkari berezituetan azken urteotan argitaratu izan dituen argazki mordoa. Erakusketa egiteko BBK Fundazioa, Volcom eta Cianoplan Global Printers enpresaren laguntza jaso du UK aldizkariak.