Euskara eta lan munduari buruz hausnartuko dute arratsaldean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 1a, 13:04

Egizu elkarteak antolatuta, “Euskara eta lan mundua” hitzaldia eskainiko du gaur 20:00etan Lander Solozabal Artez euskara zerbitzuko teknikariak Algortako Villamonteko kultur etxean. Hitzaldia euskaldun guztientzat bada ere, interes berezikoa izan daiteke Lanbide Heziketa ikasketak burutuko dituztenentzat, izan ere EAEn gaur hasi da zikloetan izena emateko epea eta, estreinako aldiz, badago euskaraz makina ziklo egiteko aukera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun