Lanbide-taldeei dagokienez, kualifikaziorik gabeko langileak dira langabezia-tasarik altuena jasaten dutenak. Horien ondoren, zerbitzuen sektoreko langileak eta langile kualifikatuak aurkitzen dira. Langabezia-tasa txikienak zuzendaritza postuetan eta nekazaritzan ageri dira.
            
            
        
        
            
Erandioko langabezia-tasa %8,10koa izan zen joan den martxoaren amaieran, udal arduradunek emandako datuen arabera. 847 pertsona dira herrian langabeak. "Bizkaiko langabezia-tasarekiko zegoen alde negatiboa murriztu egin da azken hiruhilekoan", aipatu dutenez. Enplegurik gabeko pertsona gehienak 44 urtetik gorakoak dira, datuen arabera, eta horien ondoren, 25 eta 34 urte bitartekoak. Halaber, gaur egun Erandion enplegu bila dabiltzanetatik 440 emakumezkoak dira eta 407 gizonezkoak.