Erandioko 32 langabetu Auzolan Programan ari dira lanean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 1a, 20:06

Erandioko 32 langabetu sartu dira oraingoan Auzolan programan eta lau lantalde egin dituzte bi jarduera desberdinetan aritzeko: landabideen garbiketan eta hiriguneetako ikuskatzailetzan. Programan sartu diren 32 pertsona horiek 8 pertsonako lau taldetan banatu dira. Hauen kontratuak 2005eko maiatzaren 3tik azaroaren 2ra artekoa izango da.

Guztira, 23 emakumezko eta 9 gizonezko dira kontratatutakoak. Emakumeetatik 10 landabideen garbiketan arituko dira eta 13 ikuskatzaile lanetan eta gizonetatik, 6 landabideen garbiketan eta 3 ikuskatzaile lanetan. Landabideen garbiketan arituko direnen batezbesteko adina 37 urtekoa da eta 38koa ikuskatzaileena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun