Erandiok milioi bat eurotan murriztu du kobratzeke dituen zergen zenbatekoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 1a, 20:13

Derrigorrezko zerga-bilketaren bidez iazko urtean kobratzeke geratu ziren zergen zenbatekoa milioi bat eurotan murriztea lortu zuen Erandioko Udal Zerga-Bilketa Bulegoak, udal arduradunek jakinarazi dutenez. 2003ko urtealdia itxi zenean, 5 milioitik gora euro geratu ziren kobratzeke eta 2004ko urtealdia itxi zenean, 4 milioi euro. Udalak kobratu ez duen diru gehiena, %80 baino gehiago, honako zerga eta tasei dagokie: ibilgailuen zerga, San Jose Udal Egoitzako tasak, ekonomia jardueraren gaineko zerga, ondasun higiezinen gaineko zerga eta estolderia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun